
Euskal Idazleen Elkarteak literatur mentoretzan parte hartuko daben hiru proiektuak aukeratu dauz. Urtarrilean aurkeztu zan idazle hasibarriak diranentzako ekimena. 8 hileko literatur mentoretza eskaini jake, proiektua idazten laguntzeko. Aurreko astean jakinarazo ziran nortzuk jasoko daben idazle profesionalen laguntzea. Erika Alonsok, Asier Serrano izango dau ondoan poesia lana idazteko. Miren Artetxek, barriz, Irati Jimenez izango dau ondoan. Eta Danel Lauzirika gernikarrak Pako Aristiren laguntzea izango dau. Lauzirikak pozik dagoala esan deusku. Betidanik izan dau gustoko idaztea.
Eleberri baltza
Jai Alai izeneko eleberri baltza idaztea da bere asmoa. Zesta-Puntaren mundua txikitatik gustau jako eta kirol honen inguruko istorioa kontauko dau Lauzirikak. Pako Aristi idazlearen laguntzeagaz, eleberria idazteko erea dauka orain, datozen 8 hileetan. Hile birik behin batzea da euren asmoa. Eleberria noiz argitaratu ahal izango dauan momentuz ez daki.