"Gero eta forense gitxiago gagoz eta hori arazo handi bat da" azaldu deusku Benito Morentinek

Benito Morentín: "Bizkaian guardia bakotxeko sexu-eraso bat eukiten dogu"

Autopsiak forenseen kasuen %10 baino ez dira

Benito Morentin, mediku forensea / Bizkaia Irratia

Bizkaian gauero sexu eraso bat izaten da. Azken aldian zabaldutako datuen arabera, emoten dau sexu erasoen kopuruak gora egin dauela. Arrazoi bi egon daitekez informazino horren atzean, kopuruak gora egin dauela edo lehen baino gehiago salatzen dala. Benito Morentin Euskadiko Auzitegi Medikuko patologia burua “Goizeko Izarretan” euki dogu gaur.

Forensearen lanaren inguruan ezjakinasuna da nagusi. Forenseen lan bakarra autopsiak egitea dala uste dau gehiengo batek baina autopsiak forenseen kasu guztien %10 baino ez dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular