Aitzol Fernandez: "Bizikletendako egurrezko koadroek harridurea sortzen dabe"

Zelanda Barrian eta Kanadan merkadua edegi gura dau enpresa bizkaitarrak

Axalko, egurrezko koadroadun bizikleten egile

Egurrezko koadroa daukan bizikleta bat / Axalko

Egurra eta beste biomaterial batzuk erabilita bizikletentzako koadroak egiten dabez Bizkaiko Axalko enpresan. Orain dala urte gitxi hasi ziran eta nazinoartekotzeko erronkan aurrera jarraitzen dabe, Kanadan eta Zelanda Barrian beren beregi. Bizikletak eta teknologia, gauza biak eskaintzen deutsiez bezeroei, beti be biomaterialetan oinarrituta. Material horrek karbono zuntzaren oso antzeko ezaugarriak daukoz. Aitzol Fernandez Axalko enpresako gerentea alkarrizketatu dogu Goizeko Izarretan saioan.

“Bezeroak bizikletak, koadro honeekaz ikusten dabezanean, harritu egiten dira. Uste dabe, erakusteko bizikletak dirala, baina ez erabilteko” azaldu deusku Fernandezek. Erabilten daben teknologia beste arlo batzutara bideratzeko aukerea aztertzen dabilz, asteon bertan bilera bat dauke horretarako. Egurrezko koadroa daben Axalko bizikletak Bilboko “La Ferro” eta Getxoko “Olabarrieta” bizikleta dendetan ikusgai dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular