“Bi aldiz iraun” poema liburua Oihane Zuberoak argitaratzen dauan bigarren lana da. Balea Zuria argitaletxearen eskutik aurkeztu dau erronkariarrak bere azken lana. Gaur egun filosofia irakaslea da Nafarroako institutu batean.
Balea Zuria argitaletxeak Imanol Larrinaga artistari enkargatu ohi deutsoz azaleko ilustrazinoak. Kasu honetan, Jeronimo Bosch margolariak egindako “Atseginen baratzea” laneko zati bat hartu dau oinarri eta zeozertxo aldatu: sagarren ordez irasagarrak ipinita.
Oihane Zuberoak kontatu deusku, azala ikusita bere lan barriak izenbururik be ez ebala behar pentsatu ebala. Izenburua, liburua amaituta egon zanean erabagi ebala be aitortu deusku.
Mikel Ayllon esataria eta Oihane liburua atzetik irakurten hasi dira Irakurrieran saioan, eta Ruper Ordorikaren doinuekaz jantzi dabe aste honetako irratsaioa.