Galizia izango da gonbidatua Txakomic jaialdiaren seigarren edizinoan. Bihar hasi eta domekara bitartekoa izango da, gastronomia, txakolina eta komikia buztartzen dauazan jaialdia Leioan eta Bakion. Mendibile Jauregian eta Txakolin Museoan egingo da aurten. Orain arteko edizinoetan, itzelezko arrakasta izan dau ekimen honek. Maider Zalduondok, Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapeneko kideak azaldu deuskunez, komikia da abiapuntua. Ilustrazino bat sortzen da batetik, eta bestetik, txakolinaz eta gastronomiaz gozatu.
Galiziako behi gazta
Galizia da aurten gonbidatua. Bihar, Galiziako gazta dastatzeko erea egongo da eta Mamen Moreu ilustratzailea zuzenean arituko da. Behi gaztak ekarri dabez Galiziatik. Zapatuan, Folk Terra Nai taldearen kontzertua eta Charlee Mitto ilustratzailea arituko dira Leioan. Aipatzekoa, nobedadea dala aurten Zurrut! izeneko azokea egingo dala lehenengoz Mendibile jauregian. 6 postu egongo dira honetan. Bertan, besteak beste, Iker Bildosola eta Sergio Ortiz de Zaratek, komiki formatua daukan lehenengo euskal sukaldaritza liburua aurkeztuko dabe, Saltsa Nostra izenekoa. Domekan, Bakioko Txakolin museoa izango da jaialdiaren gune nagusia. Showcooking eta dastaketez gain tailerrak be izango dira Txakomic jaialdian. Webgunean eskuratu daitekez sarrerak. Ekitaldi batzuetarako oso gitxi geratzen direla esan behar.
