Mauka, Airaka eta Motmo batu dira egitasmo barri honetan

Diskoetxe eta musika editorial barria

Balaunka / Bizkaia Irratia

Balaunka sortu da, diskoetxe eta musika editorial barria. Mauka, Airaka eta Motmoren arteko fusinoa da honakoa. Iñaki Larrañagak azaldu deuskunez, sinergiak batzeko beharra ikusi dabe erabagi hau hartzerakoan. Euskal Herriaren txikitasunean, arlo bardinean ari diranen arteko indarrak batzea litzateke helburua. Enpresa bakotxak bere egiturea eta jarduerea mantenduko dauz, baina lan barri guztiak alkarregaz aurkeztuko dabez.

Aurkezpen ugari Durangora begira

Larrañagaren esanetan, gaur egun, musikagintzan, single-ek hartu dabe indar handia, lan osoak barik. Honeek ondo sailkatu beharra aipatu dau, batak bestea zapaldu ez daian. Disko fisikoentzat be ez dala garairik onena esan dau. Halan da be, Durangoko Azokan izango da Balaunka. Mauka eta Airaka-gaz batera egongo dira eta ondoan talde batzuk be bai, EsneBeltza besteak beste. Durangoko azokara begira, nobedade ugari aurkeztuko dauz Balaunkak. Tartean dagoz, Sua edo Neomak taldeak. Nogenek, esate baterako, urriaren 5ean, single barri bat aurkeztuko dau, kasu honetan, La Moda taldekoakaz batera. Azken honeek lehenengoz abestuko dabe euskeraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00