Barakaldoarrek euskararen alde egindako ahalegina azpimarratu dau Joseba Urriz Udal Euskaltegiko zuzendariak

40 urte bete dauz aurten Barakaldoko Udal Euskaltegiak

“Barakaldo ez da herri erdalduna, 24 mila euskaldun bizi gara”

Joseba Urriz Barakaldoko Udal Euskaltegiko zuzendaria / Bizkaia Irratia

40 urte bete dauz aurten Barakaldoko Udal Euskaltegiak eta oraintsu ospatu eben urteurrena agintariakaz. Esan behar, euskaltegi publikorik handiena dala. Iazko ikasturtean 1350 ikasle izan ziran eta 43 irakasle. Aurten, hori bai, matrikulazinoek behera egin dabe Barakaldon be. Pandemiak astindu ederra eragin dauala esan deusku Joseba Urriz zuzendariak.

Ratioak

Bestalde, Habek ratioak jeistea erabagi izanaren ganean, Urrizek esan deusku, taldeak sortzeko orduan malgutasun gehiago izango dabela. Euskaltegiaren arabera, egoera bat edo beste izango dala be kontuan hartu behar dala diño.

Orain Euskaraldia

Barakaldoko Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia oraintsu egin zan. Barakaldoarrek euskeraren alde egindako ahalegina erakutsi gura izan eben orduan.
Orain Euskaraldia prestatzen dabiz Euskaltegian. Gaur hasi dira txapak banatzen. Euskaraldia amaituta, 40. urteurrena ospatzen jarraituko dau Barakaldoko Udal Euskaltegiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular