Barne Barnetik Algortako gazte batzuek sortu eben taldea, herriko musikea bultzatzeko

Xabat Atxabal: "Erabagi gendun lagunen artean alkartzea eta kontzertuak gure kabuz antolatzea"

Barne Barnetik, musikea herritik eta herriarentzat

Barne Barnetik orain dala 12 urte Txorimalo gaztetxean kontzertuak antolatzeko bildu ziran Algortako lagun talde bat da. Herriko taldeei jotzeko aukerak eskeini eta herriari bizia emoteko asmoz sortu eben. Musika jaialdiak, talde barri eta gazteen kontzertuak, eta binilo-pintxadak prestetan dabez. Egitasmoa herrikoia da, irabazi ekonomikorik helburu ez dauan kolektiboa da. 

Ikasturte honetan kontzertu bi eta pintxada bat eskeini dabe. Lehen kontzertua Kabia gune autogestionatuan egin eben Sega eta Ezezez taldeekaz. Bigarrena Azebarrin, Atturri eta Aukera Okerragaz. Pintxada Algortako La Plaza tabernan izan zan. Kuttsoari amaierea emoteko, ekainaren 21ean egun osoko egitaraua prestauko dabe Katea gunean, Getxoko Udalak baimena emoten badeutsie. Pasa dan urtean ez eutsien emon, Xabat Atxabal Barne Barnetikeko kideak kontau deuskuenez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00