Maiatzak 15, San Isidro eguna gaur, Baserritarren Eguna. Zeanurin, Derion, Abadiñon, Ajangizen, Larrabetzun, Fruizen eta Galdamesen jai giroan ospatuko dabe gaurko eguna. Guk Kortezubiko Idokilis auzoan dagoan Barrenetxe-Barri baserrira jo dogu Goizeko Izarretan. Jaqueline Txertudi eta Fermin bere gizona, 24 eta 15 urteko seme bigaz (Jon eta Iker) bizi dira bertan. Eusko Labeleko okelea, Gernikako indabak, kalabazea eta piperrak saltzen dabez.
Baserrian egunero dagoz beharrak, ez dago ordutegi bat eta etxeko guztiek daukie zereginen bat. “Behiak kortan edo kanpoan egonda jagon behar doguz, lana egunero dago eta ez dago ordutegirik” azaldu deusku Jaquelin Txertudik. Normalean jentea etxera joaten jake produktuak erostera. Interneten be saltzen dabe eta bezeroagaz hartuemon zuzena daukiela esan deusku Kortezubiko baserritarrak. “Prezioari erreparatu geuntsan eta salmenta zuzena egitea otu jakun. Ondo goaz eta gure hurrengo inbertsinoa okelea zatikatzeko gela egitea izango da” gaineratu dau Txertudik.