Barrikako flyscharen geruzak tolestuta dagoz, arroketarako forma imagina ezinak sortuz

EHUko Arturo Apraizen berbetan munduan bakarra da Chevron erako Toles angeluarren ez-ohiko azaleratzean

Barrikako flyscharen laugarren kalan Toles angeluarren Kapera Sixtinoa dago

Barrikako flyscha / Bizkaia Irratia

Barrikako flysch ikusgarria da. Flysch-ak berak dauan xarmaz gain, geruza bigun eta gogorren arteko  txandakapen amaibakoak erakusten ditu. Barrikakoak beste berezitasun bat dau. Barrikako flysch-aren geruzak tolestuta dagoz, arroken forma imaginaezinak sortuz.

Gainera ez dagoz behin bakarrik tolestuta, birritan baino eta hori jakin daiteke toles birtolestuak ikusten direlako. Gainera, eskailerak jeitsi eta laugarren kalan, bisitari arrunten begi bistatik izkutatuta, munduan bakarra dan chevron tolesen azaleramendu ikusgarria dago. Arturo Apraiz EHUko Geologian doktorea gure artean izan dogu Barrikako flysch-aren ganean berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular