Ereinek argitaratu dau aurten “Baserriak (h)uz(s)ten” poema bilduma. Oskar Gaztelu Larrabetzuko idazleak saiakeratik olerkietara egin dau salto lan honekin. Urkulu errota baserrian jaio zan eta hain zuzen be, jaiotetxea izan da poema bilduma honetarako iturri nagusi.
Gaur egun baserri asko ikusi geinkez hustuten, jausten… eta danek izaten dabe historia handiak. Horreetako bat, eurena, jaso dau poema bilduman.
Eñaut Elorrieta Gernikako abeslariaren “Irteera argiak” diskoko kantuak aukeratu dauz solasaldian pausatu eta kantuak entzuteko.