Urteaga Urkulegi etxaldean egingo da

Bagilaren 22an egingo da Itsason

Baserriko Uzta, agroekologia eta musikea batera

Baserriko Uzta ekimena / Bizkaia Irratia

Baserriko Uzta ekimena egingo da bagilaren 22an. Itsasoko Urteaga Urkulegi etxaldean egingo da oraingo honetan. Agroekologia eta musika buztartzen dira ekimen honetan. EHKOlektiboak antolatzen dau Baserriko Uzta. Agroekologia alkarte euskalduna da honakoa. Bertan dago Urteaga Urkulegi etxaldea be.

Agharas Amazigh

Egitarauari jagokonez, goizeko hamar ta erdietan ondo etorria egingo jake bisitari guztiei. Ostean etxaldea bisitauko dabe. Hamabietakoaren ostean Kantu Bat Gara kontzertua eskeiniko dabe Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pello Ramirezek. Aurreratu dabenez kontzertu berezia izango da, ohiko ikuskizunetik bereizten dana. Formato akustikoan eskeiniko dabe. Bazkari agroekologikoa eskeiniko da eta bazkalostean Agharas Amazigh taldekoek be emonaldia eskeiniko dabe. Aurten, alkarte hau gonbidatu dabe ekimenera. Kulturartekotasuna, migratzaileentzako babesa eta kolektibo horreen elikadura eskubidea lantzen dauan alkartea da. Baserriko Uzta ekimenean parte-hartzeko izena emon behar da aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular