Basoen Nazinoarteko Eguna da martiaren 21.na. Euskal Autonomia Erkidegoan, erakunde desbardinek eta hainbat alkartek, basoen kudeaketa jasangarri eta aktiboa defendatu dabe. Agiria sinatu dabe Zizurkilen, Fraisoro nekazaritza zentroan. Sinatzaileen artean dagoz Eusko Jaurlaritza, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baskegur alkartea, Basoa Fundazinoa eta Euskadiko Basogintza Alkartea, besteak beste. Guztiak bat etorri dira esatean, euskal baso ondarea, batetik ingurumen, gizarte eta ekonomia aberastasun iturria dala. Horrez gain, gogoratu dabe, klima aldaketaren kontrako burrukan tresna garrantzitsua be badirela basoak.
Landaguneetako larritasuna
Aitor Onaindia Basoa fundazinoko kideak Bizkaia Irratiari esan deutsanez, landaguneetan basogintzan dagoan arazoari aurre egin behar jako. Arlo honeri galtzen ez izteko deia egin dau. Aspaldiko urteetan basogintzaren ganeko ardureak beherantz egin dauala azpimarratu dau eta gurean izandako basoen ganeko kultureak beherantz egin dauala era berean. Basoa galtzen ez izteko dino.