Herritar guztiei egiten deutsie dei batzarretan parte hartzera

Hemendik bagilera bitartean hamabost batzar hitzartu dira eskualde desbardinetan

Batzar Irekiak, Gure Esku dinamikaren hurrengo urratsa

Josu Etxaburu / Bizkaia Irratia

Gure Esku ekimena batzar irekiak antolatzen hasi da herri desbardinetan. Batzar honeetan, hemendik aurrera ze pausu emon aztertzea da asmoa. Dei egin deutse herritarrei batzarretan parte hartzera. Nahi daben guztiek hartu leikie parte herri zein eskualdean egingo diran batzarretan. Bagilera bitartean, hamabost deialdi adostu dira.

Urte birako dinamika

Gure Eskuk datozen bi urteetarako dinamikaren barruan sartzen dabe pausu hau. Hamar urte bete dira Gure Esku Dago sortu zanetik. Josu Etxaburuk esan deuskunez gauza asko aldatu dira ordutik, danok aldatu gara, eta hausnarketea egin beharra dago. Horretarako antolatu dabez batzar irekiak, guztien artean aurrera begira zer egin daitekeen aztertzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular