Iktusaren ondorioz kalte neuropsikologikoak izaten dira eta aldi berean emozinoak bere landu behar dira

Erreabilitazinoa beharrezkoa da baina komeni da dolua egin ondoren alde emozionala lantzea

Beatriz Santamaria (Psikologea): “Iktusaren ostean emozinoak bere landu behar dira”

Beatriz Santamaria / Psikologia Durango

Urriaren 29an mundu zabalean Iktusaren eguna ospatuko da. Hori dala eta Bizkaiko Psikologoen Alkargoko kideagaz Beatriz Santamaria psikologeagaz berbetan izan gara. Bere hitzetan Iktus baten ostean ondorio neuropsikologiak izaten dira. Sarri askotan jasandako kalte zerebrala bortitza izaten da eta pertsona honeen bizimoduan eta egunerokoan aldaketa asko izaten dira. Ariketen bidez funtzionalidadea bereskuratu ahal da baina ondorio emozinalak geratzen dira.

Berba egiteko gaitasuna edo memoria galtzen diranean dolu prozesua egin behar da hausnarketa sakon bat eginaz galdu dogun guztia asimiletako. Dolua egin ostean bere bizitzea aurrerantzean zelakoa izango dan  barneratzeko  alde emozionala lantzea oso garrantzitsua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular