Maiatzean zehar eguenetan izango dira saioak Bizkaian zehar

Maiatzaren 4an hasiko da Urdulizen eta Durangon

Bederatzi bertsolari barri Udabarria Bertsotan sailkapen fasean

Udabarria Bertsotan sailkapen fasearen aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Bertsolari Txapelketara begira Udabarria Bertsotan sailkapen fasea hasiko da asteon. Maiatzaren 4an izango da hasierea Urdulizko kultur etxean eta Durangoko Plateruenan. 48 bertsolarik hartuko dabe parte 24ko multzo bitan. Datorren astetik aurrera barriz, eguenero izango dira saioak Diman, Muxikan, Aulestin, Sopelan, Busturian eta Zallan, 8 saio guztira lau egunetan eta 6 bertsolari saioko. Eguenetan arratsaleko sei ta erdietan. Aipatzekoa da Bizkaiko eskualde guztiek daukiela ordezkaritzea.

Bertsolari barriak eta gero eta emakume gehiago

Fase honetatik gitxienez 26 bertsolari izango dira udagoienean egingo dan Bizkaiko txapelketarako hurrengo fasean. Esan behar, hori bai, hileon, 2021. Urteko finalistek eta finalaurrekoetara heldu ziranek, izena emoteko erea izango dabela.
Udabarria Bertsotan fase honeri begira esan behar bederatzi bertsolari barri dagozala. Horrez gain, gero eta emakume bertsolari gehiago dago.  Bertsolarien artean maila ezbardina egon arren, bertso saio onak itxaroten dabez antolatzaileek.
Apirilaren 19tik dagoz salgai Udabarria Bertsotan faserako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

Finala abenduan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketara begira sei kanporaketa izango dira udagoienean. 6 bertsolari arituko dira bakotxean. Ondoren, hiru finalaurreko jokatuko dira eta honetan be sei bertsolari izango dira bakotxean. Finalera, guztira 8 bertsolari helduko dira. Miribillan izango da finala abenduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular