Zantzu apokaliptikoak daukazan giro batean, gaurkotasun-gaiak eta edertasuna nahasten dira Gorka Salcesen begietan. Gure gizartean gero eta nabarmenagoak diran minez berba egin deusku poetak, eta gazte zein helduon bizitzak hankaz gora jar leikiezan arriskuez berba egiten dau.
Saioa girotzeko, La URSS taldearen azken lana aukeratu dau Salcesek, “+” izenekoa. Doinu punk gogorrak, sasoi gogorretarako.