Aste honetan Begoñazpi Ikastolara osterea egin dogu. 2 eta 18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza daukie, eta batxilergoko lehenengo mailako ikasle eta irakasleek azaldu deuskue martxan dagoan ‘Deituak’ programa. Erlijio eta filosofia ikasgaien parte dan programa honek, ikasleei aukerea emoten deutsie ikastolatik kanpo besteak laguntzeko ekintzak egitea. Caritasekin alkarlanean euren proiektuetan laguntzea, nagusien erresidentzietan parte hartzea, txikien futbol entrenatzailelez baloreak bultzatzea… eta abar. Irakasle eta ikasleekaz berba egin dogu, Jirabiran saioaren ‘Hezkuntza Tartean’.