Bengo oiartzuarrak 'Bizirik' bere lehenengo albuma kaleratu dau

Promozinorako girea egingo dau Euskal Herrian zehar, 7 emonaldigaz

Bengo: “Gero eta jende gehiago dago gaur egungo soinuak euskaraz egiten”

Itxaronaldi luzea izan bada be, azkanean Aitor Bengoetxea Bengok bere debuteko diskoa kaleratu dau, ‘Bizirik‘, Oso Polita disketxeagaz. Zortzi abesti biltzen dauz lanak, horietatik bost barriak dira eta beste hirurak aurretik argitaratutako ‘Hemengatxik’ (Kilikigaz), ‘Sayek’ eta ‘Bakarrik’ singleak.

Pop urbanoaren promesa nagusietako bat, Bengok 2022an Donostia Festibala jaialdian eta Durangoko Azokan parte hartu eban, besteak beste, eta 2023.urtean Bilbao BBK Live jaialdian ikusi ahal izango dogu.  Zezeilaren 4an abiatuko dau promozino girea Donostiako Dabadaba aretoan. Ostean Laudion, Durangon, Arrasaten, Iruñan eta Bilbon izango da. Abeslariak bere talde propioa izango dau ondoan gira honetan, zuzeneko kontzertuei beste ikutu bat emotearren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular