'Berbalagun' proiektuaren 18. edizinoa Galdakaon

Helburua herriko jendeak euskerea kalean erabiltea da

‘Berbalagun’ egitasmoa bueltan da Galdakaon

2019ko berbalagun talde bat / Galdakaoko Udala

Berbalagun proiektuaren 18. edizinoan parte hartzeko izen emotea zabalik dago; ikasturte osoan zabalik egongo bada be, irailean egitea gomendatzen dabe antolatzaileek urrian hasiko dalako funtzionamenduan. Izena emotea
doakoa da, eta egitasmoaren helburua herriko jendeak euskera kalean praktikatzea da. Horretarako, euskeraz ondo moldatzen dan jendea praktikatzeko arazoak daukiezanekaz nahastuko da, laguntza behar dabenek
erreferente bat izan deien.

Taldeak astean behin geratuko dira, ordubetez, gehienak kafe baten bueltan; edozein kasutan, talde baten baino gehiagotan parte hartzeko aukera dago. Helburu taldeak be badagoz Berbalagun egitasmoan; euskara ez ezik,
zaletasunak be partekatzen dabez bertan parte hartzaileek: eskulan taldea, mus taldea, paseo taldea, gurasolagun taldea, eskalada taldea eta mendi taldea. Izena emoteko mezua bidali behar da galdakao_berba@aek.eus helbidera edo 607 146 855 zenbakira deitu.

Asier Martin izan dogu Aupa Bizkaia saioan, proiektuaren koordinatzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular