Errusia eta Ukrainako bakarlariak izango dira beragaz batera

Barikuan izango da emonaldia bertan eta zapatuan Brandenburgoko Ate aurrean

Berliner Philarmoniker ospetsuan estreinauko da Gorka Hermosaren “Peace Dream”

Berliner Philarmoniker / Bizkaia Irratia

Gorka Hermosak “Peace Dream” estreinauko dau eguen honetan Berliner Philarmoniker ospetsuan, Bakearen Aldeko nazinoarteko jaialdiaren barruan. Berliner Philarmoniker-en izango da lehenengo emonaldia barikuan eta bigarren bat eskeiniko dau hurrengo egunean Brandenburgoko Ate aurrean. Hermosak berak sortu dau “Peace Dream”. Esan deuskunez, Bakearen ldeko “Pantonale Friandes Festival” jaialdiaren enkargua izan da.

Hiru Bakarlari

Hiru bakarlarirentzat eta oskestrarentzat konposatutako lana da “Peace Dream”. Hermosagaz batera, Anna Krishtaleva errusiarra eta Radu Ratoi ukrainarra arituko dira. Azken urteotan, Ratoi, nazinoarteko lehiaketetan akordeioilari sarituena da. Giro polita sortu da euren artean ensaioetan. Argi daukie, euren musikeagaz, bakeari bultzadea emon nahi deutsiela. Gorka Hermosak sortutako pieza honetan, Ukraina eta Errusiako melodia tradizional bi izan dira ardatz. Hermosaren esanetan, obra expresionista da, non, zinema musika, musika tradizionala eta rock musika be isladatzen diren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular