Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean

Kiniela moduan, bikote bakotxak Bermeoko enpresa bat ordezkatuko dau

Bermeoko Tuna Jai Alai Cup Final Handia 2026

Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon, Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan.

Arrantza kulturagaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horregaitik Bermeoko enpresek protagonismoa izango dabe frontoian. Ez ohikoa dan kiniela modalidadean jokatuko dabe bost bikotek, eta bikote bakotxa Bermeoko enpresa baten ordezkari izango da, hau da, bikoteek enpresen izena eroango dabe. Hormaetxeak eta Salegik Arroyabe, Aaron eta Elkorok Alakrana, Astelarrak eta Bereauk Cusumano, Javierrek eta Peruk Serrats, eta Cosmek eta Urangak Royo enpresa ordezkatuko dabe.

Hori 12:40ean hasiko dan final handiari jagokonez, baina jaialdia 12:00etan hasiko da Bermeo eta Noain herrietako pelota eskolen arteko partiduagaz. Bermeoko Iruskietak eta Markinako Orhik Noaingo Ontoria eta Sarasateren kontra jokatuko dabe.

Gaur Jokoan irratsaioan Mikel Iruskietagaz berba egiteko aukera izan dogu eta berak kontau deusku zelako jaialdia biziko dan Artza frontoian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00