Labayru Fundazinoak Berrizen industrializazinoak XX.mendearen erdian herrian izan eban eragina aztertu dau

Industriagune barriak, kanpoko beharginen etorrera, etxebizta modernoen eraikuntza, gizarte arloko aldaketak (hizkuntzan, ohituretan...)

Berriz, metalez eta ekinez hazia

Berrizko herria / Bizkaia Irratia

“Berriz, metalez eta ekinez hazia” lanak industrializazinoak XX.mendearen erdi aldean herrian izan eban eragina aztertzen dau. Industrializazino prozesu horrek ondorioak izan zituan arlo askotan eta Berriz erabat aldatu zan: eguneroko bizimodu tradizionalaren bilakaerea, industriagune barriak, kanpoko beharginen etorrerea, etxebizitza modernoen eraikuntza, gizarte arloko aldaketak (hizkuntzan, ohituretan…)

Egitasmo hau prozesu hori zuzen-zuzenean bizi izan eben herriko lekukoen testigantzetan oinarrituta dago. Bideo-grabazinoen bidez jaso da informazinoa eta lanaren emaitza euskarri bitan argitaratu da: 20 orrialdeko liburuxka eta ordu erdi inguruko ikusentzunezkoa. Labayru Fundazinoak egin dau lana eta honen barri Akaitze Kamiruagak emon deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00