Athleticek merezimendu osoz eskuratu dau kopa txapelketako final laurenetarako sailkapena Espanyol menderatuta

Kopan lortutako garaipena errepikatu gura dabe zuri-gorriek datorren domekan Real Madriden aurka San Mamesen

Athleticen Kopako hurrengo aurkaria gaur eguerdian ezagutuko da

Oscar de Marcos Espanyolen aurka sartu eban gola ospatzen / Athletic Club

Athleticek kopa txapelketako final laurenetako kanporaketea jokatuko dau atzo Espanyolen aurkako partiduan 1-0 irabazi ostean. Gol bakar bateko aldeagaz irabazi arren, Ernesto Valverderen taldea nagusi izan zan bedartzan eta ondo kontrolatuta euki eban aurkaria.

Athletic eta beste zazpi talde egongo dira -guztiak lehen mailakoak- bihar Madriden egingo daben zozketan. Final laurenetako kanporaketea be partidu bakar baten erabagiko da. Final aurrekoetan, barriz, partidu bi jokatuko dira finala nortzuk jokatuko daben erabagiteko.

37.500 zale batu ziran atzo San Mamesen, hotzari, euriari, iñetasiari eta edurrari aurre eginez. Zuri-gorriek erasoari ekion eutsoen lehen minututik, atzean sartuta jokatu eban Espanyolen aurka. Perikitoek ia jaurti be ez eben egin Julen Agirrezabalaren atera. Atezain gazteak ariketak egin behar izan ebazan gogortuta ez geratzeko.

Zuri-gorrien nagusitasunak saria jaso eban De Marcosek amaiera bikaina emon eutsonean Zarragak eta Sancetek jositako jokaldiari. Bigarren zatian Espanyolek hasierako planteamentu ultra-defensiboa aldatu eban arren, Valverderen taldeak ez eban isturaldirik pasau eta partidua kontrolpean euki eban denpora guztian.

Nabarmentzekoa Oscar De Marcosen lan ona eskoiko hegalean. Beragaz batera, Vivian eta Yeray oso sendo ibili ziran atzealdean eta Zarragak eta Sancetek lan bikaina egin eben erdialdean. Real Madrid menderatzea da zuri-gorrien hurrengo helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00