Urien eraldaketa prozesuetan espazio alternatiboak sortzeaz ari dira lan honetan

Ainhoa Urigoitiak eta Enrique Reyk zuzendu dabe

“Bigarren Ekitaldia” dokumentala lehenengoz Pabellon 6 aretoan

"Bigarren Ekitaldia"dokumentala / Bizkaia Irratia

Bigarren Ekitaldia” dokumentala eskeiniko da gaur Pabellon 6 aretoan.
Bilboko areto hau da hain zuzen dokumentaleko ardatz nagusi. Izan be, urietako eraldaketa prozesuetan, espazio alternatiboak sortzeaz ari dira bertan. Ainhoa Urigoitiak eta Enrique Reyk zuzendu dabe dokumentala. Urigoitiak esan deusku ideia bi nagusitzen direla lan honetan. Batetik, espazio alternatiboan sortzearen beharra, eraikinei beste aukera bat emonaz eta bestetik, kulturea danon esku jartzea espazio horreetan.

Dokumental onenaren saria

“Bigarren Ekitaldia” dokumentala, Zinebin, Madrileko zinemaldian edo Ficard zinemaldian eskeini da orain arte. Azken honetan dokumental onenaren saria jaso dau. Ander Enziondo arkitektoa, Ramon Barea, Irene Bau, Itziar Lazkano, Maria Goirizelaia, Borja Ruiz, Sandra Tejero eta Ioritz Benito aktoreak edo Pedro Barearen testigantzak biltzen dira lan honetan. Antzezlan desbardinen bitartez dago egituratuta dokumentala.

Proiekzino berezia gaur

Gaur, Pabellon 6 aretoan eskeiniko da lehenengoz. Berezia izango dala esan deusku Urigoitiak, batez be irudietan ikusten dan aretoan egongo direlako ikus-entzuleak
Iluntzeko zortziretan hasiko da emonaldia eta ostean solasaldia izango da. Sarrerea doakoa da baina beharrezkoa da aurretiaz erreserba egitea www.pabellon6.org webgunean.

Hona hemen trailerra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular