Bilbobuseko langileen lan gatazkak konpondu barik jarraitzen dau. Hainbat lanizte eta greba egun deitu dabez eta egoerea konpontzen ez bada hurrengo lanizteak azaroaren 16an izango dira (goizeko 07:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara).
Bilbobuseko beharginek 18 hilabete daroez hitzarmena barriztau barik eta egoera blokeauta dagoan bitartean, beharginek erosahalmena galtzen jarraitzen dabela uste dau ELA sindikatuak. Gitxienez erosahalmena berreskuratzea nahi dabe.
650 langile inguru dagoz Bilbobuseko plantilan. Prekariedadea da langile honeek salatzen daben beste puntu bat.
Aurreko astean Bilboko alkateak esan eban udala Bilbobuseko enpreseagaz kontratua bertan behera izteko prest dagoala baldin eta sindikatuek huelgea amaitzen badabe. Uxue Mingo ELA sindikatuko garraio publikorako arduraduna da eta gaur “Goizeko Izarretan” saioan esan deuskunez Aburtok orain arazoa bere gain hartu dau. “Benetako konponbideak mahai gainean jarten badira, gu prest gagoz negoziazinorako, ez geunke greba bertan behera iztea baztertuko” adierazo dau ELAk.
Hori bai Bilbobus zerbitzua enpresa pribadu barri bati esleitzeaz kritiko berba egin dau ELAk. “Nahiz eta oraingo enpreseari zerbitzua eten denpora bat pasau beharko litzateke barri bati zerbitzua adjudikau bitartean eta horrek esan nahi dau epe luze horretan egoera bardinean jarraituko geunkela” adierazo dau ELAko ordezkariak. Era berean zerbitzua esku pribaduetan lagata etorkizunean egoerea errepikatu leitekeala gaineratu dau Uxue Mingok.