Etxebarrieta Memoria Alkarteak jarri dau martxan Bilbo Hari Gorria

Bilbo Hari Gorrian azken 150 urteetako gertakari sozial eta politiko nagusiak batzen ditue

Bilboko azken 150 urteetako efemerideak Bilbo Hari Gorria ekimenean

Emakume Abertzale Batza (EAB) / Etxebarrieta Memoria Alkartea

Bilboko azken 150 urteetako historia gogora ekarteko ekimena ipini dau martxan Etxebarrieta Memoria alkarteak: Bilbo Hiri Gorria. Ekimen honen bidez, egunero, sare sozialetan Bilbori lotutako gertaera esanguratsu bat argitaratzen dabe, uriko memoria kolektiboa mantendu eta zabaltzeko asmoz.

Julen Orbek azaldu deuskunez, aste honetan, esaterako, Juliana Irizar Zabala maistra eta Emakume Abertzale Batzako kidearen bizitzea ekarriko dabe gogora, besteak beste. Horrez gain, El Sitio alkartearen sorrerea 1875ean, Fidel Zabalmenaga historialariaren jaiotzea, eta 2000. urtean sortutako Haika gazte erakundearen sorrerea be bai. Orbek adierazo dauenez, ekimena Bilboko gertakarietan oinarritzen da, eta batez be, azken mende eta erdiko mugimendu sozial, politiko eta langilearen historia batu nahi dau. Etxebarrieta Memoria Elkartea ezker independentismotik sortutako memoria historikoaren alkarte izanik, euren helburua Bilboren askapen nazional eta sozialaren ulermenean garrantzitsuak izan diran gertakariak zabaltzea da.

Ekimen honen bidez, uriko historia modu dinamiko eta parte-hartzailean zabaldu nahi dabe, herritarren artean memoria historikoaren kontzientzia indartuz eta azken 150 urteetan Bilbon gertatutakoak gogora ekarriz. Instagram, X eta Facebook bidez zabaltzen ditue efemerideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00