Bilboko XX. Opil Solidarioak bazterketa eta pobrezia egoerei buruz sentsibilizatzen jarraituko dau, eta 3.500 errazioa solidario banatuko ditu 2024ko urtarrilaren 5ean, barikuan, Bilboko Plaza Barrian. XX. edizinoa izango da eta goizeko 10:00etatik 14:30ak arte egingo da. Hainbat animazino-jarduera egingo dira, besteak beste, umeentzako tailerrak eta zozketak. Opilaren tiketa erosi ahal izango da, euro bateko dohaintzeagaz (txokolatezko edalontzia eta opil zatia). Opil errazinoak, txokolate katiluak eta ekitaldia antolatzeko lanak Caritas Bizkaiako boluntarioen laguntzari esker banatuko dira.
Aurten bere, Radio Popular-Herri irratia eta Bizkaia Irratia bertan egongo dira, ekitaldia emon eta ekitaldia beraren helburu solidarioa zabaltzeko. Holan, 12:00etan, ohiko argazki instituzionalari eutsiko jako. Argazki horretan, Bizkaiko gizarteko hainbat agintari eta ordezkarik hartuko dabe parte, baita Caritas Bizkaia erakundeko boluntarioen ordezkariek bere.
Caritasek daukan errealidadeak familia askoren eta, batez be, edade txikiko askoren egoera soziala ikusaraztea eta aldarrikatzea eskatzen dau. Pobreziaren belaunaldien arteko transmisinoaren aurkako borroka, eta gizarte-egoera ahulean dagozan adin txikikoei aukerak eta baliabideak emoteko ahalegina dira, hondino bere, alkartasunaren arrazoi nagusia. Janire Torvisco Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko Komunikazinoa arduraduna izan da Lau Haizetara saioan.