Bilbon etxebizitza bat alokatzeko aukerea gero eta garestiagoa da. Auzoka prezioa aldatuz doan arren gehienetan 700 eurotik gorakoa da maizterrek hileko ordaintzen daben alokairua. ATEA Home inmobiliariako Eneko Barrenetxeak prezioen joerei buruz berba egin deusku. Barrenetxearen berbetan alokairuak nahiko garesti dagoz baina uneren baten goia joko dabela uste dau eta momentu hori ez dau urrun ikusten.
Prezio altuak mantenduta merkaduan etxe asko, denbora baten, alokatu barik lotuko dirala esan deusku ATEA Homeko ordezkariak. Askok uste dabenaren kontra alokairuen prezio garestiek ez dabe etxebizitzen salmentea bultzatu, hipoteken eta inflazinoaren egoerek horretan be galga eragin dabe Eneko Barrenetxearen berbetan.