Herrietako musika bandakaz batera 20 kontzertu baino gehiago eskeini dabez orain arte

Ermuan eta Mungian izango da egunotan Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna

Biraren amaierea iragarri arren, kontzertu gehiago eskeiniko dauz Sorotan Bele taldeak

Urbil Artola eta Gorka Sarriegi / El Correo

Maiatzaren 6rako egoan iragarrita Sorotan Bele Gogoan birako azken kontzertua, baina gitxienez hiru emonaldi gehiago izango dira. Holan iragarri deusku behintzat gaur Urbil Artolak Bizkaia Irratian. Esan daigun Ermuan izango dirala gaur eta datorren astean Mungian. Legazpin eta Irunen izango dira hurrengo kontzertuak. Irunen, maiatzaren 5 eta 6an joko dabe eta Urbil eta Gorka Sarriegiz gain, taldeko beste kide biak be egongo dira eurekaz batera Irunen.

20 kontzertu baino gehiago

2020. urtean hasi zan Sorotan Bele Gogoan birea. Taldearen 30. Urteurrena ospatzea zan asmoa. Helburua, Sorotan Belek itxitako ondarea transmititzea da. Pandemia izan da tarteko eta orain arte hogei bat emonaldi eskeini dabez. Kontzertu bereziak dira, ze herrietako bandakaz batera eskaintzen dabez. Xabier Zabala arduratu da bandentzako partiturak egokitzeaz. Esan behar era berean Zabalera izan zala girea egiteko ideia. Ermua antzokian izango da gaur Sorotan Bele taldearen emonaldia. Mungiako Olalde aretoan izango dira bestalde apirilaren 29an. Legazpin izango dira ostean eta Irunen maiatzaren 5 eta 6an Amaia antzokian. Handik aurrerako kontzertuak momentuz zehaztu barik dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular