Bizkaiko Abesbatzen 51. Astea hasiko da gaur Bilboko Begoñako Basilikan. 61 taldek hartuko dabe parte. Urtez urte hazten joan dan ekimena da honakoa. Abesbatzen astea deitu arren, ekimenak hiru asteko iraupena dauka. Gaurtik zezeilaren 28ra bitartean, astelehenetik barikura iluntzeko zortziretan, launa abesbatz arituko dira Begoñan. Eurentzat, urteko hitzordu garrantzitsuena bihurtu da. Xabier Arana antolatzaileak urteko lehen hileetan egiten danez, urteko lehenengo hitzordu handia be bada.
Errepertorioa
Azken urteetan Abesbatzen Astean izena emoten daben talde guztiek hartzen dabe parte. Danetarik dago, ahots mixtoak, ahots zuriak… Errepertorioari jagokonez, Ama Birjinari eskeinitako doinu bat eta euskerazko bat izatea eskatzen deutsie. Gainontzean, danetarik izaten da, egile klasikoen lanak edo garaikideenak. Talde bakotxak lau doinu eskaintzen dauz. Gaur, Ermuko Pispillu, Sopelako Lagun Artea, Bakioko Abesbatza eta Santurtziko Ahos Zuriak abesbatzak arituko dira. Xabier Aranak esan deuskunez, lehenengo saioa beti izaten da berezia. Agur Jaunak abestuz hasiko da eta amaieran, guztien artean Begoñako Amari bere ereserkia eskeiniko deutse. Iluntzeko zortziretan emonaldi guztiak Begoñako basilikan gaurtik hilaren 28ra bitartean astelehenetik barikura. Saio guztiak doakoak dira.