Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez

Enkarterriko, Durangaldeko eta Zin Bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dabe herritarrek

Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena ezagutzeko hiru ibilbide historiko antolatu dabez

Ibilbide Historikoen aurkezpena / Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ibilbide historiko berezi antolatu dauz Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena ospatzeko. Garagarrilean eta irailean egingo diran bisiten bidez, Enkarterriko, Durangaldeko eta Zin Bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dabe herritarrek, lurraldearen antolaketa politiko eta sozialaren bilakaera bertatik bertara ezagutuz.

Edizino berezi honek hiru ibilbide proposatzen dauz, bakotxa Bizkaiko historiaren ikuspegi desbardin batetik. Durangaldeko ibilbideak lurralde horren jatorria, kofradiak, eleizateak eta Gerediagako batzarren bilakaera izango dauz ardatz. Aritz Aranburu Gerediaga Elkarteko gidak azaldu dauenez, helburua Durangaldearen nortasuna eta Bizkaiaren eraketan izan dauen papera ulertzea da.

Bestalde, Zin Bideak Bizkaiko jaunek foruak zin egiteko egiten eben bidea berreskuratuko dau. Bilbon hasi eta Gernikara arteko ibilbidean, parte-hartzaileek foruen garrantzia eta garaiko erritu instituzinonalak ezagutuko dabez. Leire Irazabal Euskal Herria Museoko zuzendariak nabarmendu dau museoak funtsezko zeregina izan dauela ibilbide horren koordinazinoan, Bizkaiko historiaren eta Foru Berriaren testuingurua azaltzeko.

Ibibideek autobusez eta oinezko tarteak buztartuko dabez, eta geldialdi bakotxean lurraldearen historiari eta foruen bilakaerari buruzko azalpenak eskainiko dira. Antolatzaileen helburua da herritarrek Bizkaiaren iragana hobeto ezagutzea eta gaur egungo erakundeen jatorria ulertzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00