"Bizkaiko gizartearen solidaridadea urtero ikusgarria da"

Ainara Martinez Bizkaiko Gurutze Gorriko teknikariak jostailu-bilketaren barri emon deusku

“Bizkaiko gizartearen solidaridadea urtero ikusgarria da”

Bizkaiko Gurutze Gorriak jostailuak batzeko “Euren eskubideak jokoan” kanpainea abiatu dau, gizarte arloko egoera gatxean dagozan familietako 2.000 umek jostailuak behar dabezalako Gabon honeetan. Surne Bilbao Basketek, bere Fundazinoaren bitartez, Bilbao Arenako “peluxeen jaurtiketa handia” antolatu eban abenduaren 22ko partidurako, eta erantzuna “ikusgarria” izan zala adierazo deusku Ainara Martinezek, Bizkaiko Gurutze Gorriko teknikariak.

Gurutze Gorriak umeentzako doako programazinoa egingo dau Bizkaia osoan, umeen artean jolas hezitzailea sustatzeko helburuagaz. Bertan, abenduaren 26an 16:00etatik 20:00etara La Kasillan ospatuko dan “Jolas Eguna” nabarmentzen da. Bertan, tailerrak, hockeya, aurpegi-margotzea, herri kirolak, jolas tradizionalak eta legoak egongo dira, baita food truck bat bere.

Ibaigane jauregia, Athletic Cluben egoitza soziala, Lezama eta bazkidearen arretarako San Mameseko bulegoa bere jostailuak jasotzeko gune izango dira. Kanpainearen programazino osoa, jostailuak batzeko prestatutako guneak, ordutegiak eta dohaintzak egiteko bideak hemen kontsultatu leitekez: https://www.cruzrojabizkaia.org/eu/juguetes

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Gazteen Gurutze Gorriaren bitartez, 5.000 jostailu barri, ez-beliko eta ez-sexista batzeko erronka dauka, urtarrilaren 4an amaituko dan ‘Euren Eskubideak Jokoan’ kanpainearen bitartez. Ainarak azaldu deusku holako jostailu biltzeak egiten dabezanean Bizkaiko gizartearen erantzuna oso ona dala, oso “polita”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude