Azken hamarkadetan jaiotzak gehiago izan dira heriotzak baino Etxebarrin

12.000 pertsona bizi dira eta Eustaten azken datuen arabera 2021ean jaiotza gehiago izan dira heriotzak baino

Biztanle kopuru aldetik mugara heltzen dabil Etxebarri

Jende multzoa kale baten. / Depositphotos

EUSTATek 2021eko jaiotza eta heriotza datuak kaleratu dauz herriz herri, eta heriotzak baino jaiotza gehiago izan dabenen artean Etxebarri udalerria dago. Iker Lopez alkateordeagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

Azken 30 urteetako joera dala nabarmendu deusku; jaiotza gehiago izaten dabe heriotzak baino. 2005. urtean 6500 biztanle eukazan herriak eta kopurua bikoiztu egin da orain; 12.000 biztanle dauka Etxebarrik.

Orduko udal arduradunek hasitako etxebizitza planifikazinoagaz be lotu dau joerea, baina batez be, Etxebarrik daukazan komunikazino onak azpimarratu dauz. Populazino hazkundeak gainera, azpiegituretan be igarri da: kiroldegi barri bat, osasun zentro barria eta ikastetxe barri bat eregi dira azken urteetan, eta laster institutu barria be izango dabe.

Dana dala, zenbat hazi leiteken itaunduta, mugara heltzen dabizala erantzun deusku Iker Lopez alkateordeak. Topea 12.500 biztanletan ipini eben Etxebarriren eraldaketaz berbetan hasi ziranean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular