Intergune azokan enpresa, kluster eta ganberatako 500 kide baino gehiago kanpo merkaduen bila

Ainhoa Ondarzabal (SPRI): "Negozioa handitzeko aukerarik onenak gaur egun Turkia, Japonia, Hego Korea eta India dira"

Bostehun profesional baino gehiago gaur eta bihar enpresen nazinoartekotzerako Intergune azokan

Ainhoa Ondarzabal / Basque Trade Agentzia (SPRI taldeak)

Euskadiko enpresetako ordezkariak, merkatal ganberatakoak eta kluster ezbardinetakoak BECen batuko dira negozio aukeren ganean eztabaidatzeko. Basque Trade & Investment agentzia arduratzen da Euskadin, euskal enpresen nazinoartekotzeaz. SPRI barruan dago agentzia hau. Ainhoa Ondarzabal koordinatzaileak azaldu deusku negozioak hedatzeko aukerarik erakargarrienak Japonia, Hego Korea, Turkia eta India dirala.

Japonia eta Hego Korea

“Japonian teknologia aurreratuko produktuak ondo egokitzen dira eta segurtasun juridiko handiko merkadua da” zehaztu deusku Ondarzabalek. Basque&Trade-eko koordinatzaileak gaineratu deuskunez Hego Korea, munduko hamargarren ekonomia da eta hidrogenoaren arloan oso aurreratuta dagoz. Japonian eta Hego Korean bulego bi zabaldu barri dabez, eta urte amaierarako Turkian zabalduko dabe beste bat, euskal enpresei herrialde horreetan laguntzeko.

Alemania

Gaur Jaurlaritzak aurrekontu proiektua onartuko dau gobernu bileran. Proiektu horretatik jasoko daben partidea be zehaztu deusku Ondarzabalek, 25 milioi euro izango dira. Alemania datorren urtean atzeraldi ekonomikoan sartuko da eta horrek eragina izango dau gure ekonomian be bai, baina beste aukera batzuk dagoz Ondarzabalen eritxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00