Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea: "Gozamenetik egin geinke ariketa soziala"

Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da

Bulegok egin dau 2025eko Euskaraldiko abestia: ‘Gure bihotzaren taupadak’

Durangoko Azokan aurkeztu dau Bulegok hurrengo urteko Euskaraldiko abestia / Euskaraldia

Bulego taldeak egin dau 2025eko Euskaraldiko abestia: ‘Gure bihotzaren taupadak’. Abesti alaia Durangoko Azokan aurkeztu da, Talaia gunean. Bertan sekulako giroa egon da Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak esan deuskunez. Aurtengo zezeilan ekin eutsien prozesuari Bulegok eta Euskaraldiko antolatzaileek. Beraz, prozesu luze baten ondorio da gaur aurkeztutako abestia.

Urriaren amaieran, Goizeko Izarretan irratsaioan izan zan Urkijo. Alkarrizketa horretan honako hausnarketa egin eban: “Aurreko edizinoetan oso serio hartu dogu Euskaraldia, badakigu ez dala jai bat baina laugarren honetan uste dogu gozamenetik egin geinkela ariketa soziala eta aurreko antolakuntza guztia”. Hain zuzen be, ‘Gure bihotzaren taupadak’ abestia horren adibide da.

Maiatzean izango da Euskaraldia

2025eko Euskaraldia hurrengo urteko maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da. Edizino barrirako aukeratutako leloa ‘Alkar mogiduz egingo dogu’ da. Oindino hilabete batzuk falta dira, baina Euskaraldiak hainbat nobedade eukiko dauz. Momentu honetan, herriek eta entidadeek daukie dagoeneko izena emoteko epea zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00