50 lagun baino gehiago ari dira lanean antzezlan honetan

"1836, su biren artean" Gorlizen eta Plentzian eskeiniko dabe

Busterrik herri-antzerki barri bat dakar

Herri-Antzerkia / Busterri Herri-Antzerkia Alkartea

1836, su biren artean” antzezlana eskeiniko dau zapatuan Busterri Herri Antzerki alkarteak. Talde honek prestatutako laugarren herri-antzerki obrea da honakoa 2017. Urtetik. Busterri alkartean, hamabi bat lagun dabiz lanean eta antzezlan bakotxean 50 lagunetik gora aritzen dira. Jokin de Pedro alkarte-kide eta idazleak esan deuskunez, herriaren historia era didaktikoan erakustea da euren helburua.

Plentziaren setioa oraingoan

Oraingo honetan, “1836, su biren artean” antzezlanean, XIX. Mendera egingo dabe atzera. Plentzia herriaren setioa kontauko dabe. Hasieran karlisten esku izan bazan, orduan liberala zan. Miliziak izeneko gudalosteak eratzen ziran zibilakaz eta lehenengoz emakumeak be egon ziran, urbanak hain zuzen. Ganera, emakumeen parte hartzeagatik herria zigortu eben isun handia ezarriz. Plentzia zorpeturik geratu zan luzaroan. Istorio honetan pertsonai bi nabarmenduko dira, Joana eta Patakon. Tabernaria bat eta gudan hainbat senide galdutakoa eta lapurra bestea, pobreei emoteko lapurtzen ebana.
Gorlizen izango da zapatuan “1836, su biren artean” antzezlanaren estreinaldia. Eliz plazan izango da iluntzeko zortziretan. Urriaren 7an barriz, bigarren emonaldi bat eskeiniko dabe Plentzian, ordu berean eta Eliz plazan be bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular