Atzelari bizkaitarrak dino taldearen morala topera dagoala eta azken minutura arte borrokatuko dabela bigarren mailan segiduteko

Athletic, Leganes eta Malagako jokalari ohiak garrantzi handiko gola sartu eban azken jardunaldian Andorraren zelaian

Bustinza: “Oso esperientzia polita bizitzen nabil Amorebietan”

Amorebietako jokalarien poza aldagelan Andorraren kontrako partidua irabazi ostean / SD Amorebieta

Hamaika jardunaldi geratzen dira bigarren mailako liga txapelketea amaitzeko eta Amorebietak lau puntura dauka maileari eusteko aukerea azken jardunaldian Andorraren zelaian irabazi ostean. Unai Bustinza atzelariak sartu eban bizkaitarren gola partiduko 88 minutuan Jon Morcillok egindako erdiraketea saretaratuta.

Bustinzak ez dau gol askorik sartu bere kirol ibilbidean. Are gitxiago Andorran sartutakoa bezain garrantzitsua. Izan be, gol horrek urrezko hiru puntu emon eutsazan Amorebietari maileari eusteko aurkari zuzen baten zelaian.

Atzelari bizkaitarra neguko merkatuan iritsi zan SD Amorebietara. Malaga izan zan Bustinzaren azken taldea. Aurretik, Leganesen jokatu eban, Athleticetik urten ostean. Bilbotarrak dino oso pozik eta disfrutatzen dabilela Zornotzako taldean. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular