Planik Plan irratsaioaren hamaikagarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Chicago, Umeentzako Gabonetako Parkea eta Makusi Gabon Festa nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak geure lurraldean. Ordu horretan, Bilboko Arriaga Antzokian, Chicago ikuskizunaren lehen emonaldia antzeztuko da. Ganera, beste emonaldi bat egingo dabe 20:30etan. Bihar ordutegi berberak eukiko ditu antzezlanak. Domekan, aldiz, arratsaldeko 18:00etan interpretauko da Chicago. Kontzertuei jagokenez, Durangoko Rugby tabernan Katu taldea egongo da gaueko 22:00etan.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, Umeentzako Gabonetako Parkeak bere ateak irekiko ditu zapatu honetan. Umeentzako Gabonetako Parkea urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik Barakaldon, Bilbao Exhibition Centre dalakoan. Musikari jagokonez, TU-K musika taldeak kontzertua emongo dau Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean, eguerdiko 13:00etan. Bestalde, gaueko 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian, Ruper Ordorika eta Mugalaris egongo dira.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Eguerditik hasita, 12:30etan, Arrigorriagako Lonbo Aretoan, Hiruinak izeneko antzezlana ikusi ahalko da. 13:00etan, aldiz, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Dinamita Da Capo taldearen musikea izango da protagonista. Arratsaldeari jagokonez, 17:30etan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Makusi Gabon Festa eroango dabe aurrera.