Asteon abiatuko dabe #FreePabloGonzalez alkartetik diru-bilketa

Urtarrilaren 10ean ebatziko dau Poloniako Justiziak Pablo Gonzalezen behin behineko espetxealdiaren ganean

Crowdfunding kanpaina abiatuko dabe Pablo Gonzalez askatzen laguntzeko

Pablo Gonzalezek Ukrainian egindako bidaietako baten sareratutako argazkia. / FreePabloGonzalez webgunea

Prozesua luzatu egingo dala susmoa dauka Oihana Goiriena Pablo Gonzalez kazetariaren bikoteak. Otsailaren 28an atxilotu eben eta ordutik Poloniak dago preso behin behinean. Hiru bidar luzatu deutsie espetxealdia eta urtarrilaren 10ean barriro ebatzi beharko dau Poloniako Justiziak bere egoeraren ganean.

Orain arte familia prestamo bategaz egin deutsie aurre egoerari, baina asteon FreePabloGonzalez mugimendukoekin batera, sortu barri daben alkartetik, luze joan leiteken prozesuari aurre egin ahal izateko crowdfunding kanpaina hasiko dabe.

Oihana Goirienak Goizeko Izarretan kontatu deuskunez, epaiketa lehenbailehen egitea gura dau Pablok, horretan dauka esperantza ipinita, bere errubakotasuna frogatuko daualako. Bien bitartean, etxekoek bera barriro bisitatu ahal izateko eskabidea luzatu dabe. Zemendiaren 21eko bisita, bisita bakar baterako baimena izan zan, eta eskabide barria egin behar izan dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular