Garagarrilaren 5etik 7ra bitartean

Bosgarrenez egingo da aurten

Dastatuarte jaialdian gastronomia eta kulturea nagusi Gorlizen

Dastatuarte jaialdia / Gorliz Turismoa

Bosgarren Dastatuarte jaialdia egingo da Gorlizen. Garagarrilaren 5etik 7ra bitartekoa izango da. Gastromia eta kulturea buztartzen dira hiru eguneko jaialdian. Gastrogunea eta Artegunea izango dauz barriro be. Egitarau bete-betea antolatu dau Udalak. Gorliz Turismotik Nerea Goiri teknikariak emon deuskuz azalpen guztiak.

Tailerretan izena emon

Gastronomiak atal handia dauka Dastatuarte jaialdian. Foodtruck-ak egongo dira, tailerrak, maridajea…Talo tailerra ez da faltako aurten be. Askok emoten dabe izena honakoan. Tailer guztietan ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Pintxo lehiaketea be egiten da eta honek erantzun handia izaten dau. Garagarrilaren 7an paella solidarioa egingo da. Autismo Euskadi alkarteari laguntzeko izango da. Gastronomiaz gain kultureak garrantzi handia izango dau Dastatuarten. Ipuuin kontalariak, kontzertuak, tailerrak, dantzak…Doakoa da eskaintza guztia jaialdi honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00