Eguenean azken zumarrak salbetako asmoz manifestazinoa egingo dabe Deustun

Lehendakari Agirre etorbidean geratzen diran 60 zumarrak datorren astean moztuko dabez

Deustuko zumarren azken egunak

Zumar mozketaren aurkako manifestazinoa / Ecuador Etxea

Agirre Lehendakariaren etorbidean egozan 128 zumarretatik 60 baino ez dira geratzen. Datorren astean hirugarren faseko mozketa hasiko da eta geratzen diran azken zuhaitzak desagertzen joango dira. Egoera horren aurrean, Stop Tala Deusto plataformea kexatu egin  da Bilboko Udala ez dagoalako prest auzokideen errebindikazioak entzuteko eta ez dauelako babes legalik.

Udalak adierazo eban zuhaitzak gaixorik dagozala eta horregaitik moztu behar dabezala. Auzokideak, erabagi horren arduradunekaz harremanetan jartzen saiatu dira, baina ez dabe erantzunik jaso. Udalak ez deutse inoiz erantzun bere mezu elektronikoei, eta ez dau hareekaz berba egin gura izan egoeraz berba egitera hurbildu diran meetingetan.

Orain, Stop Tala Deusto plataformak dei egiten deutse herritarrei eguen honetan azken Zumarren mozketaren aurka manifestetako. Alkarretaratzea 06:30ean izango da, Iruñeko metroaren urteeran. Silvia Rodrigo, Hiri berdeak Deustuko uritarren alkartekoa da eta egoeraren berri emon deusku Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular