Gaur Diabetesaren eguna da, eta hau dala eta ASVIDIA diabetesaren alkartera jo dogu. Itziar Landajo (erizaina) eta Maria Jesus Zugadi (2 motako diabetesa dauka) konbidau doguz Lau Haizetara irratsaiora.
2 motako diabetesagaz janaria zaindu eta ariketa fisikoa egin ezkero, bizimodu normala egin ahal da. Kontua da mota honetako diabetesak ez dauala sintomarik emoten, ez dakizu diabetikoa zarenik. Horregaitik komeni da senitartekoren bat diabetikoa bada probea egitea. Proba erraza da, odol apur bat ataraten da eta gure bizitza aldatu leike. Azken urteetan aurrerapen handiak emon dira gaixotasun honen inguruan.
1 motako diabetesa da arriskutsua eta heriotzea ekarri leike. Kasu honetan insulinea beharrezkoa da. Bai 2 motakoa bai 1 motakoaren inguruan berba egin deuskue gure konbidauek.
Munduan 527 miloi pertsona diabetiko dagoz, 10 pertsonatik batek diabetesa dauka. Europan 11 pertsonatik batek, eta azken ikerketen arabera Euskadin %10,6ak diabetesa dauka.