Gernikako aurrelariak amaierea emongo deutso bere kirol ibilbideari datorren otsailaren 19an

Winter series torneoko finala jokatuko dau Lopezegaz batera, finalaurrekoan Olharan eta Basque menderatu ostean

Diego Beaskoetxea, artista baten agurra

Diego Beaskoetxea, Gernika Jai Alai frontoian, winter series torneoko finalerako sailkapena lortu ostean / Markel Suarez

Diego Beaskoetxea Miamin jaio zan, bere aita, Gonzalo, zesta jokalaria zalako bertako frontoi baten. Ume-umetarik hasi zan zestea erabilten eta hamasei urtegaz jokatu eban lehen partidua profesional mailan Gernikako Jai Alai frontoian. Bost urte beranduago Ameriketako Estatu Batuetarako bidea hartu eban, urte batzuk lehenago bere aitak egin eban moduan. Hogeta bost urtez goi mailan aritu ostean, agur esateko ordua heldu jako. Gernikan jokatuko dau bere azken partidua, bere frontoi kutunean,  Imanol Lopez lagun dauela, Winter Series torneoko finalean, finalaurrekoan Olharan eta Basque menderatu ostean.

Egun berezia izango da Diegorentzat. Bi mila zaleren aurrean jokatuko dau agurreko partidua, goi mailako torneo baten finalean. Datorren astelehenean jakingo dabe Lopezek eta biek, noren aurka jokatuko daben Gernikako neguko torneoko finala. Barandika eta Lekerikak Iñaki Osa eta Etxetoren aurka jokatuko dabe finalerako txartel baten bila.

Profesionaltasunari agur esan arren, Diego Beaskoetxeak frontoietan segiduko dau. Izan be, Gernikako zesta eskolearen arduraduna dogu berau orain dala urte birik. Bere aitaren lekua hartu dau Beaskoetxea gazteak. Maisu ezin hobea herriko neska-mutilentzat. Gernikako torneoko finalaurrekoa jokatu eta irabazi ostean egin dogu berba Diego Beaskoetxeagaz Bizkaia Irratiko Jokoan tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular