Addar taldeak bigarren diskoa kaleratu dau, 'Gordinik' izenekoa

Gorka Padrones taldekidea alkarrizketau dogu Kantuka eta Kontuka saioan

“Diskoak dinoan moduan, gordinago emoten doguz orain abestiak”

Addar musika taldeak disko barria dauka. Bermeoko laukoteak ‘Gordinik‘ plazaratu eban igazko abenduan. Aurreko diskoan lez, rock indartsua dakarre, 9 kantu barritan. Bilboko Koba estudioetan grabau eben lana 2022ko urrian.

‘Gordinik’ hau baino lehen, ‘Sugarra’ (2020) eta ‘Errautsak’ (2021) diskoak kaleratu dauz Addar taldeak. Sariei jagokonez, 2020.urtean Rockein lehiaketan, Euskal Talderik Onena saria irabazi eben. 2018.urtean Bermeon sortu zan Addar, aurretik beste musika abentura batzutan ibilitako musikariakaz. Gaur egun Gorka Padrones, Beñat Aurre, Mikel Omagogeaskoa eta Imanol Rodríguez dira taldekideak.

Gor Diskoak disketxeagaz argitaratu dabe ‘Gordinik’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular