"Haragizko mamuak" ipuin bildumaz berbetan Karmele Mitxelenagaz

Elkar argitaletxeak plazaratu dau "Haragizko mamuak" lan saritua

Donostia Hiriko Literatura Saria dakar Karmele Mitxelenak gure uhinetara

Karmele Mitxelena / Bizkaia Irratia

“Haragizko mamuak” izenburuagaz kaleratu dau Elkarrek Donostia Hiria Kutxa Literatura saria. Oiartzungo Karmele Mitxelenak idatzitako ipuin bilduma da.. Ipuinak gaztetatik idazten ditu Karmelek eta Irakurrieran irratsaioan garandu dogu bere lan barrian aurkitu geinkena.

Irakurleak errez identifikatu dau ipuin guztietan pertsonaien oraina baldintzatzen deutsien zeozer. Haragizkoa izan leiteken elementua izan leiteke, baina aldi berean mamutu egiten dabezan gertakariak be badagoz.

Bere azken lanari buruz barriketaldian zehar, Larrabetzuko Katamalo musika taldearen kantuak entzuteko aukerea be izan dogu. Katamalo 2007tik 2011ra urteen artean jardun eban taldea da eta argitaratu eben bi diskoetatik “Erantsi” izenekoa ekarri dau entzuteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00