Kafetxu Bana 02x03: Edorta Jimenez

Idazle mundakarrak bere ibilbidearen errepasoa burutu dau eta esku artean dituan proiektuen barri emon deusku

Edorta Jimenez: “Sormenean ez dago ezelango legerik”

Edorta Jimenez idazle mundakarrak bere ibilbidearen errepasoa burutu dau eta esku artean dituan proiektuen barri emon deusku Aupa Bizkaia irratsaioko Kafetxu Bana tartean. Jimenezen eskutik, jorratu dituan genero desbardinen ganean egin dogu berba. Edozelan be, Jimenezek argi dauka garrantzia hizkuntza berak daukala: “Euskeraz idazten sentiduten naz eroso, poesia ala eleberria izan”.

Gaur egun biografia bat eta hiru eleberri prestatzen dabil Jimenez. Beraz, proiektu ugari ditu esku artean; ez ditu banan-banan burutzen. Horren harira, Jimenezek argi dauka sormenean ez dagoala ezelango legerik. Hain zuzen be, aitatutakoa da hasi barri diran artistei emondako gomendioa.

Ibilbide oparoa

Edorta Jimenezek hamaika obra argitaratu ditu bere ibilbidean zehar. 1980ko hamarkadan kaleratu ebazan bere lehen poema liburuak eta oindino aktiboan dago. Ganera, itzultzaile, gidoilari, irakasle eta kazetari lez be ibili izan da urte honeetan. Bestalde, Kepa Junkeraren Badator Marijaia abesti ezagunaren letra idatzi eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00