Garagarrilaren 21ean EGOk kontzertua eskainiko dau Euskalduna jauregian; biharamonean, Gasteizen

Euskal Herriko Gazte Orkestra udako topaketan eta biran morgilduta dago

EGO, Seohyun Kim biolinistegaz batera, Euskalduna jauregian

Seohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) udako biran eskaintzen dabilzan kontzertuen elementurik deigarriena. 15 urte besterik ez daukaz, eta Tchaikovsky-ren Biolinerako Kontzertua pieza exijenteari egiten deutso aurre. Bere generoko kontzertu txalotuenetako bat da, eta instrumentu honetarako historian idatzi dan onenetako bat be bai. Obra hau lehenengoz interpretetan dau EGOk. Kontzertuen programea Erakusketa bateko koadroan obrak osotuten dau.

Uda heltzeaz batera, EGO bere hurrengo topaketarako prestaketan morgiltzen da. topaketa honek 10 egunez 100 pertsona baino gehiago alkartu dauz, orkestrako musikari gazteen eta irakasleen artean. Egonaldi artistikoa garagarrilaren 12an hasi eben eta egun horretan bertan ekin eutsan orkestrak udako bira osotu daben bost kontzertuetarako entsaioei. Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren gidaritzapean, EGOk Hondarribia (garagarrilak 18), Azkoitia (garagarrilak 19), Donostia (garagarrilak 20), Bilbo (garagarrilak 21) eta Gasteizen (garagarrilak 22) eskaini dauz kontzertuak.

German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestrako zuzendari nagusia alkarrizketau dogu Lau Haizetara irratsaioan udako topaketa eta biraren inguruan.

EGOri buruz

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu eban Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, izaera estrategikoko proiektu kultural lez. Euskal musikari gazteei zuzenduta, bere hasieratik izan dau BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00