Lekeitioko Marmara eta Arrasateko The Potes taldeak arituko dira

Loraldiak Saint Patrick egunean antolatutako festa Kafe Antzokian izango da

Eire Festan musikea izango da nagusi gaur

Eire Festa / Loraldia

Loraldiak aurrera jarraitzen dau Bilbon. Eire Festa, Benito Lertxundi eta “Galerna.Azken Bidaia” izango dira egunotan. Martiaren 9an has izan 9. Loraldia festibala eta hilaren 26ra bitartean jarraituko dau. Bihar, Benito Lertxundik eskeiniko dau kontzertua Arriaga antzokian. Sarrera guztiak agortu dira. Leku berean, Kantika Koralak, “Galerna.Azken Bidaia” ikuskizuna estreinauko dau, Bermeoko kostaldean izandako gertaerea gogoratuz. Leioan izan zan aurrestreinaldia eta domekan Bilbon eskeiniko da.

Eire Festa

Gaur barriz, Eire Festa antolatu dabe, Saint Patrick egunagaz bat eginda. Amaia Ocerin Loraldiko komunikazino arduradunak gogoratu deuskunez, kultura biak lotzeko asmoz antolatu dabe Eire Festa. Bilboko Kafe Antzokian izango da Eire Festa. Lekeitioko Marmara taldea eta Arrasateko The Potes arituko dira. Azken hau, orain hamar urte sortu zan. Igor Sala taldekideak esan deuskunez, The Pogues taldearen abestiak eskaintzen hasi ziran eta disko bi kaleratu dabez hamar urteko ibilbidean. The Pogues talde irlandarraren kantuak eta eurenak eskeiniko dabez gaur. The Poguesen kanta ezagunenak hain zuzen. Gonbidatuak be izango dira The Potes taldekoakaz batera, McOnak taldeko Joseba Iturraspe eta Irati Irizar besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular