Osakidetzako Iurretako bildegi handiak 10 mila metro koadro eukiko dauz

"Bi urte barru eraikin barria amaituta egongo da" esan dau Xabier Ibarzabalek (Osakidetza)

EITBren Iurretako egoitza izatetik Osakidetzako bildegi erraldoi bihurtzera

EITBren Iurretako antxinako egoitza / Wikipedia

Orain dala 20 urte baino gehiago EITBk Iurretan eukan egoitzako langileek eraikin hori albo batera laga, eta Bilboko San Mames ondoko egoitza barrira joan ziran. “Barrukoa ez da aldatu, kazetariek eta teknikariek alde egin eben sasoiko ekipoak eta altzariak dagoz. Ertzaintza alboan egoteak segurtasuna bermatu dau eta ez da okuparik egon” esan deusku Osakidetzako Azpiegituretarako zuzendariordeak, Xabier Ibarzabalek.

Osakidetzak 30 milioi euro bideratuko dauz Iurretako zonalde horretan biltegi handi bat eregiteko. EITBren antxinako egoitza bota eta barri bat eregiko dabe. Oraindik proiektua ez dabe egin, baina eraikin zaharreko pieza batzuk mantentzeko asmoa daukela esan deusku Xabier Ibarzabalek. “Bi urtetan eraikina montauko da eta informatika eta teknologia prozesu barriak sortuko dira. Hortik aurrera erakundeak zerbitzu horretara batuko litzatekez” gaineratu dau Ibarzabalek.

Bildegi barriak 10 mila metro koadro eukiko dauz eta modernoa zein automatizaua izango da. Gaur egun Osakidetzak 20 biltegi baino gehiago daukoz sakabanatuta, osasun zentro bakotxak berea dauka. Osasun sailak 400 milioi euro gastetan dauz urtean produktutan, eta materiala kamioi eta furgonetetan eroaten dabe ospitale eta osasun zentroetara. Iurretako bildegi barriak sistema hau eraldatuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular